Optikari

Bilboko Otxarkoaga auzoan sortu den optika gara. Bertan, neurrira eginiko zerbitzuaz gain, zerbitzu atsegina eta profesionala eskaini nahi da. Auzoko bizilagunen ikusmenaz arduratzea eta zaintzea da gure grina, bizi-kalitatea hobetuz. Baina Otxarkoagatik at datorrenak ere, OPTIKARIko ateak zabalik izango ditu, nola ez!

Osasuna gure lehendabiziko kezka izanagatik, den-dena ez da horretan mugatzen. Horrexegatik, betaurreko-sortarik hoberena eskaini nahi dizugu: bai betiko diseinatzaile aparten azken sorkuntzak, baita diseinatzaile berrien proposamen berritzaileenak ere, betaurreko xume eta merkeak ere eskura izango dituzularik..

Hortaz, gure pentsakera honako hau dela esan genezake: gure bezero edo pazienteen ikusmen-arazo bakoitzari erantzun egokiena eskaintzea, ikuspegi profesionalak erabateko garrantzia hartzen duelarik, beti ere punta-puntako teknologiatik abiatuta. Hori dela eta, OPTIKARIn ditugun produktuak mota anitzekoak eta kalitate altukoak dira kasu guztietan, prezioa tarte handi batean mugitzen delarik, bakoitzaren aukera edota nahien arabera.