Optikari

>

Optikari

Nortzuk
gara

Bilboko Otxarkoaga auzoan 2012ko urtarrilean sortu zen optika gara. Bertan, neurrira eginiko zerbitzuaz gain, zerbitzu atsegina eta profesionala eskaini nahi da. Auzoko bizilagunen ikusmenaz arduratzea eta zaintzea da gure grina, bizi-kalitatea hobetuz. Baina Otxarkoagatik at datorrenak ere, OPTIKARIko ateak zabalik izango ditu, nola ez!

Osasuna gure lehendabiziko kezka izanagatik, den-dena ez da horretan mugatzen. Horrexegatik, betaurreko-sortarik hoberena eskaini nahi dizugu: bai betiko diseinatzaile aparten azken sorkuntzak, baita diseinatzaile berrien proposamen berritzaileenak ere, betaurreko xume eta merkeak ere eskura izango dituzularik.

Hortaz, gure pentsakera honako hau dela esan genezake: gure bezero edo pazienteen ikusmen-arazo bakoitzari erantzun egokiena eskaintzea, ikuspegi profesionalak erabateko garrantzia hartzen duelarik, beti ere punta-puntako teknologiatik abiatuta. Hori dela eta, OPTIKARIn ditugun produktuak mota anitzekoak eta kalitate altukoak dira kasu guztietan, prezioa tarte handi batean mugitzen delarik, bakoitzaren aukera edota nahien arabera.

ZAINDU ZURE BEGIAK

ETORRI GURERA

Pozik lagunduko dizugu izan ditzakezun arazoetan.